Xedea
Deialdi honen helburua da kirol klubei eta elkarteei diru-laguntzak emateko erregimena arautzea, 2025ean beren kirol jarduerak eta ekitaldiak bultza ditzaten.
Eskatzaileak/Onuradunak
Deialdi honetako diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte legez eratuta dauden eta helbide fiskala Altsasun duten kirol klub eta elkarteek, baldin eta helbide fiskala Altsasun badute eta beren jarduera nagusia Altsasun bertan egiten badute. Era berean, deialdi honen helburuekin kirol-jarduera puntualak egiten dituzten eta Altsasuko Udaleko Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden erakunde ez kirolzaleak ere aurkeztu ahal izango dira.
Inskripzioa/Eskaera
Eskaerak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.alsasua.net). Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa Altsasuko Udalaren webgunean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean egongo da eskuragarri.
Zenbatekoa
Dirulaguntzaren zenbatekoa, guztira: 28.300 €.
Nola egin daiteke izapidea/Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Elektronikoki sinatutako instantzia orokorra.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
1. Erantzukizunpeko aitorpena, diru-laguntza eskatu duen entitatea ordezkatzen duen pertsonak egina, jarduerak edo programak gauzatu behar dituzten pertsonek nahiz boluntarioek 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan eta 45/2015 Legearen 8.4. artikuluan adin txikikoak babesteari buruz diotena betetzen dutela egiaztatzen duena. Atal honek soilik egiten die erreferentzia adin txikikoekin kontaktua dakarten jarduera edo programei (monitoreak…)2. Banku-erakundeak egindako trasferentziaren ordainketa-ziurtagiria, erakunde eskatzailearen kontuaren titulartasuna egiaztatzen duena. 3. Dagokion imprimakiak