Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ALTSASU / ALSASUA
Egoitza Elektronikoa
ALTSASU / ALSASUA

Dirulaguntzak: 2026an irabazi asmorik gabeko entiteei zuzendutakoa.

aren armarria ALTSASU / ALSASUA
Egoitza Elektronikoa > Dirulaguntzak: 2026an irabazi asmorik gabeko entiteei zuzendutakoa.

Dirulaguntzak: 2026an irabazi asmorik gabeko entiteei zuzendutakoa.

22/05/2026 egunetik 22/06/2026 egunera arte

1.- Xedea.

Laguntzen helburua da premia berezia duten eta Altsasun eragina duten biztanleen bizi-baldintzak hobetzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzea eta dinamizatzea.

Bereziki, diruz lagunduko diren proiektu eta jardueren helburua integrazioa, aukera-berdintasuna, gizarte-arriskuko egoeren prebentzioa edo kalteberatasun-, babesgabetasun-, mendekotasun- edo gizarte-bazterkeriako egoeren tratamendua erraztea izango da.

2026. urtean horretara bideratuko den zenbateko ekonomikoa 7.622,00€ dira.  

2.- Pertsona eta erakunde onuradunak.

Deialdi honetako dirulaguntzak jaso nahi dituzten instituzio edo elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:

 a) Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak, inskribaturik daudenak Nafarroako Elkarteen Erregistroan, eta dokumentazioa eguneraturik dutenak.

 b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

 c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan adieraziko da, berariaz, haren helburua dela hainbat jarduera egitea gizarteratzea, aukera-berdintasuna eta indarkeriarik eza ahalbidetzeko, baita giza eskubideen urraketa ezagutarazteko eta konpontzeko ikerketak egitea eta gizarte-arriskuko egoerak prebenitzea eta kalteberatasun, babesgabetasun, mendekotasun eta gizarte-bazterketako egoerak tratatzea ere.

e) Era aktiboan jardutea Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, honako helburu hauek dituzten ekimenak sustatu, bultzatu, piztu eta abian jartzeari dagokionez: gizarteratzea, aukera-berdintasuna, arrisku sozialeko egoerak prebenitzea edo kalteberatasun, babesgabetasun, mendekotasun edo gizarte-bazterketako egoerak tratatzea. Horretarako, agiri bidez, frogatu beharko dute arlo horretan azken hiru urteetan egindako jarduera.

f) Helburu sozialak betetzeko adinako egitura edukitzea eta proposaturiko helburuak erdiesteko behar diren eskarmentua eta gaitasun operatiboa frogatzea.

g) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Honako hauek deialdi honetatik kanpo daude espresuki:

a) Enpresak edo irabazi-asmoa duen beste entitate batzuk.

b) Aurreko urteetako deialdietan Altsasuko Udalaren laguntzak edo dirulaguntzak eskuratu zituzten GKE edo elkarteak, baldin eta azken urtean ez badute jarraipen txostenik aurkeztu (deialdi honetan proiektuak aurkezteko epearen muga-eguna kontuan harturik), edo hura behar bezala justifikatu ez badute.

c) Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Altsasuko Udalaren dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean adierazitako debeku-kausaren batean sarturiko erakundeak.

d) Azken 3 urteetan Nafarroan jarduera publikorik egin ez duten elkarteak, azken urtean sortu direla egiaztatzen dutenak izan ezik (deialdi honetan dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta). Hau da, kanpoan geldituko dira epe horretan gizarteratzearen, aukera-berdintasunaren, arrisku sozialeko egoerak prebenitzea eta kalteberatasun, babesgabetasun, mendekotasun edo gizarte-bazterketako egoerak tratatzea xede zuten jarduerak egin izana agiri bidez frogatu ez dutenak ere; ez da jardueratzat hartuko artikuluak edo elkarrizketak komunikabideetan noizean behin agertzea edo argitaratzea.

3.- Eskabideekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabide-orria, 1. eranskinean dagoena.

b) Memoria, proiektuaren aurkezpen-inprimakiaren arabera (2. eranskinean dagoena). Laburpen-orri bat aurkeztu beharko da, honako alderdi hauek jasoko dituena: proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak eta garatu beharreko jarduerak.

c) Erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa eta erakundearen ordezkariarena frogatzen dituzten agiriak, jatorrizkoak edo kopia baimenduak:

  • Estatutuak.
  • Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik egotearen ziurtagiria.
  • Identifikazio Fiskaleko Txartela.
  • Entitatearen legezko ordezkaria nor den erakusten duen ziurtagiria (nortasun agiri nazionala, pasaportea edo horien gisakoa)

d) Nafarroan azken 3 urteetan arlo hauetan egindako jardueren dokumentazioa: integrazioa, aukera-berdintasuna, arrisku sozialeko egoerak prebenitzea edo kalteberatasun, babesgabetasun, mendekotasun edo gizarte-bazterketako egoerak tratatzea.

Azken urteko jardueren dokumentazioa frogagirien bidezkoa izanen da (jatorrizko memoriak, prentsa artikuluak, web-orrietako argitalpenak eta abar), eta aurreko bi urteetakoa zerrenda batean biltzen ahalko da.

e) Betiere, gastuen eta diru-sarreren aurrekontua aurkeztuko da, sailkakoa eta eurotan emana; halaber, adieraziko da proiekturako zer baliabide dauden herrialde hartan eta zer baliabide jarriko dituen entitateak, eta beste erakunde edo entitate batzuei zer dirulaguntza eskatu zaien edo haiengandik jada zer laguntza lortu den.

f) Foru Ogasunak –edo, hala denean, Ogasun Ministerioak– eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazteko egin dituzten ziurtagiriak.

g) Eskabidea, transferentzia bidez ordaintzeko.  Ziurtagiriak data eguneratua izan beharko du, eskabideak aurkezteko epearen ingurukoa (aurreko urteetan ere aurkeztua izan arren).

h) Dokumentazio grafikoa, teknikoa eta finantzen arlokoa, eta jarduketaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi den bestelako dokumentazioa

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea ziurtagiri digitalarekin identifikatzea.
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
ALTSASU / ALSASUA - P3101000B
C/García Ximénez, 36
31800 Altsasu / Alsasua (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen