Laguntzen xedea nazioarteko lankidetzarako programei edo garapenerako laguntzei sostengu ematea da, baldin eta proiektuan herritarrak sentikortzeko ekinaldiak eta komunitatearen eta Altsasuko taldeen partaidetza sustatzen duten jarduerak biltzen badituzte.
2026. urtean horretara bideratuko den zenbateko ekonomikoa 6.369,00 euro dira.
Deialdi honetako dirulaguntzak jaso nahi dituzten erakunde, instituzio edo elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Pertsona juridikoak, legeari jarraikiz eratuak, inskribaturik daudenak Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan, eta dokumentazioa eguneraturik dutenak.
b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.
c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan adieraziko da, berariaz, haren helburua dela garapenerako lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasunarekin ikustekoa duten jarduerak egitea.
Nafarroan eduki behar dute egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa.
d) Nafarroako Foru Komunitatean lankidetzako eta laguntza humanitarioko programak modu aktiboan kudeatzea eta garapen bidean dauden herrialdeen egoerari buruzko sentsibilizazioa sustatzea.
e) Helburu sozialak betetzeko adinako egitura edukitzea eta proposaturiko helburuak erdiesteko behar diren eskarmentua eta gaitasun operatiboa frogatzea.
f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
a) Enpresak edo irabazi-asmoa duen beste entitate batzuk.
b) Aurreko urteetako deialdietan Altsasuko Udalaren laguntzak edo dirulaguntzak eskuratu zituzten GKE edo elkarteak, baldin eta azken urtean ez badute jarraipen txostenik aurkeztu (deialdi honetan proiektuak aurkezteko epearen muga-eguna kontuan harturik), edo hura behar bezala justifikatu ez badute
c) Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Altsasuko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean adierazitako debeku-kausaren batean sarturiko erakundeak.
d) Azken 3 urteetan Nafarroan jarduera publikorik egin ez duten GGKEak edo elkarteak, azken urtean sortu direla egiaztatzen dutenak izan ezik (deialdi honetan dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta). Hau da, epe horretan Nafarroan laguntza humanitarioaren edo lankidetzaren esparruan izandako jardun publikoa agirien bidez frogatzen ez dutenak; ez da jarduntzat hartzen hedabideetan agertze soila edo inoizka artikuluak edo elkarrizketak argitaratzea.
Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskabide-orria, 1. eranskinean dagoena.
b) Memoria, proiektuaren aurkezpen-inprimakiaren arabera, 2. eranskinean dagoena. Laburpen-orri bat aurkeztu beharko da, honako alderdi hauek jasoko dituena: Eremu geografikoa, proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak, garatu beharreko jarduerak eta bertako bazkidearen aurkezpen laburra.
c) Erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa eta erakundearen ordezkariarena frogatzen dituzten agiriak, jatorrizkoak edo kopia baimenduak:
d) GGKE eskatzaileak azken 3 urtean Nafarroan garapenerako lankidetzaren arloan egindako jardueren agiriak. Azken urteko jardueren dokumentazioa frogagirien bidezkoa izanen da (jatorrizko memoriak, prentsa artikuluak, web-orrietako argitalpenak eta abar), eta aurreko bi urteetakoa zerrenda batean biltzen ahalko da.
e) Tokian tokiko (herrialde hartzailea) bazkidearen edo kontrapartearen nortasun juridikoa erakusten duen agiria, jatorrizkoa edo kopia baimendua, euskarara edo gaztelaniara behar bezala itzulita:
f) Betiere, gastuen eta diru-sarreren aurrekontua aurkeztuko da, sailkakoa eta eurotan emana; halaber, adieraziko da proiekturako zer baliabide dauden herrialde hartan eta zer baliabide jarriko dituen entitateak, eta beste erakunde edo entitate batzuei zer dirulaguntza eskatu zaien edo haiengandik jada zer laguntza lortu den.
g) Foru Ogasunak –edo, hala denean, Ogasun Ministerioak– eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazteko egin dituzten ziurtagiriak.
h) Proiektua egingo den tokia zehazki erakusten duten mapak (herrialdea, eskualde edo departamentua, probintzia eta udalerria).
i) Eskabidea, transferentzia bidez ordaintzeko. Ziurtagiriak data eguneratua izan beharko du, eskabideak aurkezteko epearen ingurukoa (aurreko urteetan ere aurkeztua izan arren).
j) Dokumentazio grafikoa, teknikoa eta finantzen arlokoa, eta proiektuaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi den bestelako dokumentazioa.