Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ALTSASU / ALSASUA
Egoitza Elektronikoa
ALTSASU / ALSASUA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Berdintasun-Teknikariaren plaza bat ,eta ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda osatzeko.

aren armarria ALTSASU / ALSASUA
Egoitza Elektronikoa > Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Berdintasun-Teknikariaren plaza bat ,eta ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda osatzeko.

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Berdintasun-Teknikariaren plaza bat ,eta ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda osatzeko.

14/11/2025 egunetik 04/12/2026 egunera arte

Organo kudeatzailea:

Altsasuko Udala.

Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea Altsasuko Udalaren zerbitzuko B mailako berdintasun-teknikariaren plaza bat, lanaldi osokoa eta funtzionarioen araubidekoa. Lanpostua 5.1 zenbakiarekin identifikatuta dago plantilla organikoan. Halaber, deialdi honen bidez hautapen-prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratuak izateko izangaien zerrendak osatzea.

 Eskatzaileak:

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten izangaiek.

Dokumentazioa aurkezteko epea:

Dokumentazio hori aurkezteko epea, epez kanpo.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

-          Deialdian parte hartzeko formularioa betetzea.

-           Honako agiri hauek erantsi:

       a) NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia.

       b) Eskatutako titulazioaren fotokopia edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lortzeko moduan dagoela egiaztatzen duen dokumentuarena.

       c) Euskarazko gaitasun-tituluaren (C1) fotokopia edo baliokidea.

       d) Lehiaketaren fasea baloratzeko alegatutako merezimenduen kopia. Bestela, merezimendu horiek aurkeztu ez direla ulertuko da.

       e) Espedientea formalizatzeagatiko tasa eta azterketa-eskubideak ordaintzeko 15,30 euro ordaindu izanaren egiaztagiria, ES93 2100 3729 29 2200021680 zenbakiko kontuan dirua sartuta. Ordaintzen ez bada, baztertu egingo da.

        f) Sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituengatik eta gizakien salerosketagatik aurrekari penalak izatearen ziurtagiria.

Era berean, desgaitasuna duten izangaiek parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko dute izaera horren egiaztapena, organo eskudunak emana, eta organo horrek eskatu ahal izango du ariketak egiteko behar diren denbora eta baliabideak egokitzea. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute hori, eta, gainera, aparteko orrian adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatu dituzten.

Aurkezteko lekua:
Egoitza elektronikoaren izapide honen bidez, bertan ezarritako jarraibideen arabera.

 

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
ALTSASU / ALSASUA - P3101000B
C/García Ximénez, 36
31800 Altsasu / Alsasua (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen